Urdinarbeko Eskolarekin proiektua

Urdinarbeko herriko etxeak eta eskolako erakasleek eskolako pareta apaindu nahi zuten haurrekin.
Fresko horren egiteko, haurren gidatzea galdegin didate.
Freskoa zurrezko tauletan izanen da eta gero taula horik eskolako paretan ezarrik izanen dira.


Erakasleek Euskal Herriko mitologia eta Xiberoko kulturako pertsonaiak hautatu dituzte (Tartaro, Lamina, maskaradaren pertsonai desberdinak, herriko kabaleak, etb...).




Pertsonaien alde barnea artista desberdinen maneran margotuko dituzte (Picasso, Miro, Keith Harring, Klimt etb...).



Proiektu hori egin baino lehen, haurrek bere erakasleekin artista desberdinak gelan landu dituzte eta paperetan trebatu dira.




Fresko hori urtarrilan hasi da. Asteazken oroz Urdinarbeko eskolarat banoa maiatza arte. 
Freskoaren estreina Musikaren Egunean izanen da.



Nire partea izan da haurrer esplikatzea zer egin behar zuten, nola hartu pintzel bat, nola ezarri tindua...



Beraz, kolore primarioak manatu ditugu eta beste koloreak egin ditut (arrosa, ubela, gaztaina, berdea etb...)




Lehenik, haurrek pertsonaiaren inguruak arkatzarekin egin dute zurrezko taulen gainen (ttipirendako nik ditut inguruak aintzinetik egin).
Gero, mendiak eta kabaleak gehitu dituzte.
Bigarren denboran inguruak beltzez berriz pasatu dute.






Azken denboran, eskolako tituluak ezarri dut pareta gainean.






Proiektu hori biziki interesgarria zen, haurrak maitagarriak eta biziki motibatuak ziren.
Momentu onak pasatu ditut haur, erakasle ta laguntzailekin.
Eskerrik hanitx !


Aucun commentaire: